Txinparta gizarte mentoretza
Txinparta Agintzari GEKEk helduarorako trantsizio prozesuetan dauden gazteekin sustatutako gizarte mentoretzako programa bat da.

Zer da Txinparta programa?
Emantzipazio prozesuan dauden gazteentzako gizarte mentoretzako programa bat da (16-29 urte). Mentorearen eta mentoratuaren arteko konpromisoan, konfiantzan eta elkarrekiko errespetuan oinarritutako harremanak sustatzen dira.

Autonomia

Sare soziala

Ongizate emozionala

Komunitateko kide izatearen sentimendua
Programaren ezaugarriak:
6 hilabeteko
iraupena
1,5 orduko topaketak
Elkarrentzat
interesgarriak diren jarduerak
Txinpartan parte hartzeko baldintzak

26 urtetik gorakoak

Bizkaian eta inguruetan bizitzea

Denbora izatea

Egonkortasun pertsonala

Sare informal sendoa eta zabala

Egokitzeko gaitasuna

Beste errealitate batzuetako pertsonak ezagutzeko interesa

Esku hartze sozialarekin loturarik ez izatea baloratuko da
Jarri harremanetan
Edozein kontsulta egiteko, telefonoz (747 490 091) edo posta elektronikoz (mentoria@agintzari.eus) egin dezakezu, edo formularioa betez:
Datuak babesteari buruzko araudia betez, BOGANek jakinarazten dizu Txinparta programan parte hartzeko ematen dituzun datuak tratatuko dituela. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, eramateko, tratamendua mugatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu pribatutasun@grupobogan.com helbidera joz. Horrez gain, zure eskubideak baliatzeari jaramonik egin ez zaiola uste baduzu, Datuak Babesteko Bulegoan erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu. Zure datuen tratamenduari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, gure pribatutasun politikara jo dezakezu.

Agintzariri buruz
Txinparta programa Bogan S Koop.eko kide den Agintzari gizarte ekimeneko kooperatiba elkarteak ematen du (GEKE).
Agintzari GEKE gizarte sektorean 40 urtetik gora daraman kooperatiba bat da: Bizkaiko hogei udalerri baino gehiagotan gizarte eta hezkuntza arloko eta arlo psikosozialeko esku hartze taldeak kudeatzen ditu, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren programak garatzen ditu. 2023az geroztik, Agintzari GEKE Gizarte Mentoretzaren Estatuko Koordinakundeari atxikitako erakundea da, eta kalitate zigilua du.